Jende ugari elkartu zen atzo arratsaldean Elkargunean, Idoia Arrieta historialariaren eskutik Zer ezkutatzen du hiribilduak hitzaldia entzutera. Azkoitia 700 batzordeak herriko historia ezagutzeko antolatutako hitzaldi zikloaren barruko saioa izan zen.
Ekainean izango da datorren hitzaldia. Hain justu, San Martingo erlojua izango dute hizpide Yeregui Elkarteak, Azkoitiko Alkorta anaiek, Konberbi enpresako Miguel Angel Larrañagak eta Juan Bautista Mendizabal Ondare zinegotziak. Irailean, berriz, Rosa Ayerbe historialariak Ahaide nagusiak Azkoitiko eta Gipuzkoako instituzioetan goiburupean eskainiko du saioa orduan. Urrian, berriz, Javier Elorza historialariak Azkoitia eta bere sustraiak: Iraurgiko San Martin eta Miranda (1324-1550) liburua aurkeztuko du. Azaroan, amaitzeko, San Martingo historiaurrean jarriko dute arreta, eta Munibe arkeologia taldeko Juan Mari Arruabarrenak zikloko azken hitzaldia eskainiko du.