Leon-kastillo hitza txanpon bat erabilita egiten den auskazko jokoari deritzo, txanponaren zein alde —aurpegia ala gurutzea— eroriko den asmatzen duenak irabazten duena.
Adibidez, honako modu honetan erabil daiteke:
- Azkoitiko hizkeran: "Euskadiko bueltie hastea zijun ta kuadrilleko bakoitzek karreriste bat aukerau bertzun, ordun lelena zeiñek aukerau leon-kastillon jokau zeben. Leon erten tzun da Iñaki asi zan".
- Euskara batuan: "Euskal Herriko Itzulia hastera zihoan, eta kuadrillako bakoitzak txirrindulari bat aukeratu behar zuen. Orduan, lehendabizi nork aukeratu erabakitzeko txanpona bota zuten airera. Gurutzea atera zen, eta Iñaki hasi zen".
Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.