Gipuzkoako Ertzaintzaren lurraldeko buruzagitzak eta Urola Kostako Ertzain-Etxeko buruek, udaltzaingoek eta udalek bilera egin dute gaur goizean, delitu ekintzen inguruko balorazioa eta azterketa egiteko. Besteak beste, Ana Azkoitia Azkoitiko alkateak parte hartu du bileran, Zestoako, Bidania-Goiazko eta Beizamako udal ordezkariekin batera. Udalak azaldu duenez, bilera horretan Ertzaintzak 2023ari dagozkion arau hausteen estatistikak aurkeztu ditu, eta prebentzioaren eta plangitzaren inguruko gaiak izan dituzte hizpide.