'Amelie kontalaria' ipuin kontaketa musikatuaz gozatu dute haurrek

Ane Olaizola

'Amelie kontalaria' ipuin musikatua, atzo. (Azkoitiko Udala)

Ipuinak gitarra doinuz uztartuta, tarte atsegina igaro zuten liburutegian elkartu ziren dozena bat umek.

Aizkibel liburutegiak antolatuta, Amelie kontalaria ipuin musikatuaz gozatzeko aukera izan zuten atzo arratsaldean hara bertaratu ziren dozena bat umek. Ipuinak gitarra doinuz uztartu zituzten ipuin kontalariek, eta tarte atsegina igaro zuten haurrek. HH5, LH1, LH2 eta LH3 mailetako umeei zuzendutako doako saioa izan zen.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide