Herriko musikarien kontzertua antolatu nahi du Azkoitia 700 batzordeak

Iraia Oteiza

Azkoitia 700 lan batzordea. (Azkoitiko Udala)

Kontzertuko parte hartzaileak zehazteko eta emanaldia antolatzen hasteko bilera irekia deitu dute datorren astelehenerako. Elkarguneko Zeharkako gelan elkartuko dira, 19:00etan. Interesa duen orok izango du bertaratzeko aukera.

Azkoitia 700 batzordeak herriko musika taldeen eta musikarien kontzertua antolatu nahi du irailaren 21erako. Hain zuzen, kontzertu horretan parte hartu nahiko luketenak lotzeko eta emanaldia antolatzen hasteko, bilera irekia deitu du batzordeak datorren astelehenerako, martxoaren 18rako. Elkarguneko Zeharkako gelan elkartuko dira, 19:00etan. Interesa duen orok izango du bertaratzeko aukera.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide