'Sex o no sex' ikuskizuna eskaini du Virginia Imazek Matadeixen

Ane Olaizola

Oihulari Klown antzerki taldearen Sex o no sex clown parodia eskaini zuen Virginia Imazek atzo iluntzean Matadeixen.

Virginia Imazek Oihulari Klown antzerki taldearen Sex o no sex clown parodia taularatu zuen atzo iluntzean Matadeixen. Imazek hainbat gai jorratu zituen jendaurrean, genero ikuspuntutik aztertuta, hala nola hilekoa, kutsadura, gorputzarekiko harreman konplexua, lehen musua, koitoa, kondoiaren negoziazioa, ginekologoaren bisita, haurdunaldia eta menopausia, guztia ere umorean eta samurtasunean oinarritutako clown joko baten bidez.

(Argazkiak: Ainhoa Beristain)

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide