Azkoitiko Musika Bandak eta Bizkargi Banda Gazteak girotu dute eguerdia Kontzejupean, horiek izan baitira Taldez Talde egitasmoaren bigarren emanaldiko protagonistak. Giro atsegina nagusitu da emanaldian, eta dozenaka lagun elkartu dira udaletxe azpiko frontoian, bi bandek banaka zein elkarrekin eskaini dituzten doinuez gozatzeko. Carlos Muñozen zuzendaritzapean, zortzi abesti interpretatu dituzte bi bandetako kideek.
Datorren igandean, martxoaren 17an, Bizkargi eta Iraurgi abesbatzek itxiko dute Taldez Talde egitasmoa.