Odol ateraldiak egingo dituzte bihar

Iraia Oteiza

Elkarguneko Herriko Plaza aretoan egingo dituzte odol ateraldiak, 09:30etik 13:00etara eta 16:30etik 20:30era. Hitzordua eskatzeko, 610 11 21 45 telefonora deitu behar da. 

Bihar, astelehena, odol ateraldiak egingo dituzte Elkarguneko Herriko Plaza aretoan. Goizez nahiz arratsaldez egingo dituzte ateraldiak, 09:30tik 13:00etara eta 16:30etik 20:30era bitartean. Odola eman nahi duten herritarrek edota informazio gehiago nahi dutenek 610 11 21 45 telefono zenbakira deitu behar dute.

Euskadiko Odol Emaileen elkartearen arabera, A- eta AB- odol taldeetako erreserba maila oso baxua da, eta talde horietako odolaren premia handia dagoela jakinarazi dute.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide