Emakumeen Nazioarteko Eguna azken hondarretara iristen ari den arren, eguna amaitzeko, elkarretaratzea egin dute Azkoitiko plazan. Emakume langileok borrokara! Sozialismoa eraiki lelopean, herritar ugari bertaratu da Itaiak egindako aldarriarekin bat egitera. "Emakume langileen zapalkuntzarekin amaitzeko oinarriak jarriko dituen gizarte sozialista eraikitzeko" eskatuz, berdintasunaren eta sozialismoaren aldeko aldarriak oihukatu dituzte kontzentrazioan bildu diren herritarrek.