Taldez talde egitasmoaren bigarren emanaldia eskainiko dute igandean, Kontzejupean

Iraia Oteiza

Azkoitiko musika bandaren eta Bizkargi musika eskolako banda gaztearen emanaldiek osatuko dute egitasmoaren bigarren saioa.

Bizkargi musika eta dantza eskolak antolatuta, Taldez Talde egitasmoaren 23. edizioak jarraipena izango du igandean. Azkoitiko musika bandak eta Bizkargi banda gazteak eskainiko dute bigarren saioa, eta banaka zein bi bandak elkarrekin entzuteko aukera izango dute Kontzejupera bertaratzen direnek. Carlos Muñoz arituko da zuzendari lanetan. Kontzertua baino lehen, kalejirarekin girotuko dituzte herriko kaleak. Emanaldiak 12:30ean hasiko dira Kontzejupean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide