Azkoitia Gukaren zozketak

'Baginaren bakarrizketak' emanaldirako sarrerak zozkatu ditu Maxixatzen Gukak

Erredakzioa

'Baginaren bakarrizketak' emanaldia bihar, ostirala, eskainiko dute, 19:00etan, Baztartxo antzokian. Maxixatzen Gukak udalak emandako sarrera bikoitz bat zozkatu du bazkideen artean.

Itziar Urretabizkaia, Ainhoa Etxebarria eta Intza Alkain aktoreek Baginaren bakarrizketak emanaldia eskainiko dute bihar, Emakumeen Nazioarteko Egunean. 19:00etan hasiko da emanaldia, Baztartxo antzokian. Maxixatzen Gukak udalak emandako sarrera bikoitz bat zozkatu du bazkideen artean. Parte hartu dutenen artean zozketa egin ondoren, Eva Sudupe Uria bazkidea izan da emanaldirako sarreren irabazlea.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide