Erabaki etorkizuna lelopean, Espainiako Kongresuko diputatu Mertxe Aizpurua Azkoitian izan zen atzo, asteartez, Azkoitiko EH Bilduk antolatuta. Bertan, hizpide izan zituzten egungo testuingurua nahiz apirilaren 21eko hauteskundeak. Asier Altuna Azkoitiko EH Bilduren bozeramaileak gidatu zuen saioa.
Azken asteotan han eta hemen dabiltza EH Bilduren ordezkariak Euskal Herriko herrietan barrena solasaldiak eskaintzen eta herritarren zalantzak eta galderak erantzuten.