Jon Artano kazetari zestoarrak Juana liburuaz hitz egin zuen atzo arratsaldean Elkargunean. Herritar asko joan zen saiora, eta adi jarraitu zituzten Artanoren azalpenak. Azkoitiko Udalak Martxoaren 8ko egitarauaren barruan antolatu zuen aurkezpena.
Hain zuzen, Debako Udalak eta Elkar argitaletxeak ematen duten Tene Mujika Bekari esker idatzi du zestoarrak Juana, ez fikziozko lana, eta 2023ko urrian aurkeztu zuen lehendabizikoz Donostian. 160 orriko lana da, Juana Perea Plata zenaren istorioa oinarri duena. 2020an erail zuten Perea gizon armatu batzuek, Kolonbian.