Datozen egunetan Dune 2 eta Museoaren zaindariak filmak ikusi ahal izango dira Baztartxo antzokian. Helduei zuzendutako Dune 2 filma hiru egunetan ikusteko aukera izango da: larunbatean eta igandean 19:30ean, eta astelehenean, ikuslearen egunean, 20:00etan. Bestalde, umeei zuzendutako Museoaren zaindariak euskarazko filma emango dute igandean, ohiko moduan, 17:00etan.
Hona hemen bi filmen bideo aurrerapenak:
Dune 2:
Museoaren zaindariak: