Udalak ikusgai jarri du apirilaren 21eko hauteskundeetarako errolda

Iraia Oteiza

Martxoaren 11ra bitartean egongo da jendaurrean ikusgai errolda, udaletxeko Harrera Bulegoan.

Datorren apirilaren 21ean izango dira Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak, eta bozetarako errolda jendaurrean jarri du Azkoitiko Udalak. Martxoaren 11ra bitartean, udaletxeko Harrera Bulegoan ikusi ahal izango da erroldaren zerrenda. Herritarrek ordura arteko epea izango dute beharrezko kexak edota erreklamazioak aurkezteko.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide