Ostiralean, martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna da, eta data horren harira Urolako Komunikazio Taldeak galdera-erantzunen jolasa jarri du abian. Hala, herriko emakumeen eta lanbideen inguruko galderak prestatu ditu UKT-k, eta galdera guztiak asmatzen dituztenen artean Kako bitxiak-en lepokoa zozkatuko du.
Jolasean parte hartu nahi dutenek hemen dituzte galderak, eta horiek erantzuteko epea martxoaren 8ko 12:00etan itxiko da.