La Cetra Baroque Orchestra & Vocalconsort Basel Kursaalean ikusteko autobusa antolatu dute

Ane Olaizola 2024ko mar. 2a, 16:00

La Cetra Baroque Orchestra & Vocalconsort Basel. (Utzitakoa)

Andrea Marconen zuzendaritzapena, La Cetra Baroque Orchestra & Vocalconsort Basel izango da Kursaalen, eta Bach-en Nekaldia San Joanen arabera obra interpretatuko du martxoaren 19an, eta Kursaal Eskura egitasmoari esker autobusa antolatu dute. Hilaren 15era bitartean eman daiteke izena. 

Andrea Marconen zuzendaritzapena, La Cetra Baroque Orchestra & Vocalconsort Basel izango da Kursaalen, eta Bach-en Nekaldia San Joanen arabera obra interpretatuko du martxoaren 19an. Beste behin, Kursaalera joan-etorria egiteko autobusa antolatu dute, Kursaal Eskura egitasmoari esker. 19:30ean hasiko da kontzertua, eta autobusa 18:00etan abiatuko da Julio Urkixo 7 kaleko geralekutik. Kontzertua amaitzean itzuliko dira herrira.

Kontzertura autobusez joan nahi dutenek erreserba egin dezakete martxoaren 15era bitartean. Horretarako, honako urrats hauek jarraitu behar dira: batetik, Kursaal Elkargunearen kursaal.eus webgunean kontzerturako sarrera erosi behar da, eta behin sarrera erosita, autobuserako tokia hartu beharko dute Azkoitiko Udalaren Kultura Sailera deituta (943-85 71 70) edo hara mezu elektronikora idatzita: kultu@azkoitia.eus. Langabetuek eta 30 urtez azpikoek hiru eurotan erosi ahalko dituzte sarrerak. Horretarako, sarrera eta autobusa erreserbatu beharko dituzte, eta kontzertuaren egunean bertan, Kursaaleko leihatilan adina eta lan egoera egiaztatu ondoren egingo dute ordainketa.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide