Igone Mariezkurrenaren Indusen ibaibideak erakusketa zabalik da atzoz geroztik. Himalaya mendikateko Indus ibaibideak ardatz hartuta, berotze globalaren eta hondamendi naturalen ondorioz sortzen diren pobrezia, indarkeria eta eskubideen galera agerian utzi nahi ditu erakusketak, zazpi istorio edo errealitate "gordin" aurkeztuz. Egilearen arabera, erakusketa "genero, erlijio, etnia edota migrazio-politikekin lotutako bortxa multidimentsionalak geruzaz geruza hausnartzeko proposamena" da.
Mariezkurrenaren lanak Portaleburu erakusketa aretoan daude ikusgai bihartik martxoaren 17ra bitartean. Ostiraletan (18:00-20:00), larunbatetan (12:00-14:00/18:00-20:00) eta igandetan (12:00-14:00) zabalduko dute, eta artistak lanen inguruko bisita gidatua eskainiko du martxoaren 7an.