Zein da 'arbaztadune' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Erredakzioa 2024ko mar. 1a, 09:56

Maxixatzenek, herriko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Aurrekoan, 'agie' hitzaren esanahia erakutsi zuen webgunean; oraingoan, 'arbaztadune' hitza aukeratu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Arbaztadune hitzak ura bilatzen duen pertsona esan nahi du. Adibidez, honako modu honetan erabil daiteke:

  • Azkoitiko hizkeran: "Gure garaxen, arbaztadune ibiltze zan ur potzu bille".
  • Euskara batuan: "Gure garaian, ura bilatzeaz arduratzen zen pertsona ibiltzen zen ur putzu bila".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide