Gloria Alberdi Mendizabalek 100 urte bete ditu gaur, asteazkena, eta senideez inguratuta udaletxean izan da goizean. Izan ere, zorion mezuak ez ezik, herriaren izenean oroigarria eta lore sorta bana jaso ditu azkoitiarrak. Udalaren arabera, "irribarrerik galdu gabe, alai eta hiztun" urtebetetze eguna gogotik ospatzeko grinez agertu da Alberdi. "Gaur nire eguna da", esan du hark.
Uztaileko zenbakian, mendea soinean zuten edo 100 urtera iristear zeuden hiru azkoitiarrekin erreportajea osatu zuen Maxixatzen aldizkariak, eta tartean, Alberdik bere bizipenak kontatu zituen. Hemen irakur daiteke erreportajea.