Zabalik da berriz Azkoitia eta Zumarraga arteko errepidea

Ane Olaizola 2024ko otsailaren 28a

Lur jauzia, Azkoitia eta Aizpurutxo artean. (Utzitakoa)

Atzotik bi luizi izan dira Azkoitia eta Zumarraga lotzen dituen GI-631 errepidean, baina amaitu dituzte garbiketa lanak, eta jada erabilgarri dago errepidea.

Azken egunetako euriteak bi lur-jausi eragin ditu Azkoitia eta Zumarraga lotzen dituen GI-631 errepidean, baina garbiketa lanak eginda, irekita dago errepidea.

Atzo, 10:00etan gertatu zen luizia GI-631ren 31. kilometroan, eta lurrak bidearen zati bat oztopatzen zuenez, egunean zehar itxita egongo zen errepidea. Bart, berriz, beste lur-jausi bat izan da errepide horretan bertan, baina hango garbiketa lanak ere amaitu dituzte.

Horrez gain, lur-jausiak izan ziren Martirietako Amusategi eta Aizpurutxoko Attube baserrietarako bideetan ere. Garbiketa lanak amaitu bitartean itxita egon ziren bi bideak.

(Argazkiak: Azkoitiko Udala eta utzitakoa)

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide