Juan de la Rubia organo jotzaileak eta Donostiako Orfeoiak jendez bete dute Azkoitiko parrokia

Maialen Etxaniz

Azkoitiko Udalak Azkoitiaren 700. urteurrenaren harira antolatutako emanaldia zen atzokoa, eta de la Rubiak Azkoitian eskaini duen bigarrena. Jende ugari bertaratu zen parrokiara emanaldiaz gozatzera. 

Juan de la Rubia organo jotzaileak eta Donostiako Orfeoiak kontzertu berezia eskaini zuten atzo Azkoitiko parrokian, eta jende ugari bertaratu zen emanaldiaz gozatzera. 

Azkoitiko Udalak Azkoitiaren 700. urteurrenaren harira antolatutako emanaldia zen atzokoa, eta de la Rubiak Azkoitian eskaini duen bigarrena. Atzo, Otoitzetik berpiztera errezitaldia eskaini zuen Donostiako Orfeoiarekin batera; besteak beste, Jose Antonio Sainz  Alfaroren zuzendaritzapean, Tomas Garbizuren Agur Maria, Madinaren Aita Gurea, Gustav Mahlerren Berpizkundea 2. sinfonia eta Lloyd Weberren Pie Jesu piezak eskaini zituzten. 

Irakurri atzoko emanaldiaren harira Juan de la Rubiari egindako elkarrizketa, hemen. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide