Asmatu dezagun ipuin bat izeneko idazketa tailerra egin zuten atzo, asteazkena, Aizkibel liburutegian. HH5etik LH3ra bitarteko dozenaka ikaslek parte hartu zuten Miru Sorginak zuzendu zuen saioan. Miruk ipuin bat kontatzen zuen bitartean, ipuin hura idazteko aukera izan zuten haurrek.
Guztira, bi txanda eskaini zituzten liburutegian; 17:30ean hasi zen aurrena, eta 18:45ean bigarrena. Bi saioetan gogotik gozatu zuten umeek Miru Sorginarekin, eta bien bitartean, idazten trebatzeko baliatu zuten tartea.