'Priscilla' eta 'Corre, Tiger, corre' filmak eskainiko dituzte asteburuan Baztartxon

Iraia Oteiza

'Priscilla' filmaren irudi bat. (Sensacine)

Larunbatean, igandean eta astelehenean eskainiko dute Priscilla filma, eta igandean, berriz, Corre Tiger corre haurrentzako filma.

Datozen egunetan Priscilla eta Corre, Tiger, corre filmak ikusi ahal izango dira Baztartxo antzokian. Helduei zuzendutako Priscilla filma hiru egunetan ikusteko aukera izango da: larunbatean eta igandean 19:30ean, eta astelehenean, ikuslearen egunean, 20:00etan. Bestalde, umeei zuzendutako Corre, Tiger, corre filma emango dute igandean, ohiko moduan, 17:00etan.

Hona hemen bi filmen bideo aurrerapenak:

Priscilla:

Corre, Tiger, corre:

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide