Mahai ingurua, bazkaria, kirola eta kontzertuak izan dituzte Urola Erdiko Gazte Asanbladen Topaketan

Nerea Uranga

Egun osoan zehar hainbat ekintza bildu zituen atzo Urola Erdiko Gazte Asanbladen Topaketak Azkoitian.

Azkoitiko, Azpeitiko eta Zestoako gazte asanbladetako kideak elkartu ziren atzo Azkoitian, Urola Erdiko Gazte Asanbladen Topaketan. Kontzejupean egin zituzten egun osorako antolatutako ekintza gehienak. 11:00etan hasita mahai ingurua egin zuten, eta gaztetxeen egoeraz, egitekoaz eta gazte asanbladek dituzten erronkez eta borrokez hitz egin zuten hiru herrietako gazte asanbladetako kideek. Hitzaldia bukatu ondoren, triki-bertso poteoa egin zuten, eta gero, bazkaltzeko elkartu ziren.

Bazkalondoan, berriz, hiru gazte asanbladetako kideen arteko pilota partidak izan zituzten, eta bukatzeko, Labankada eta Rekiem taldeen kontzertuak izan ziren.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide