Indarkeria matxistaren forma berriak izenburu hartuta hitzaldia izan zen atzo arratsaldean Azkoitiko Elkargunean Urola Erdiko Itaiak deituta. Hil honen hasieratik, indarkeria matxistari kontra egiteko hausnartzeko eta antolatzeko asmoz hainbat ekintza ari da egiten Itaia Azkoitian eta Azpeitian.
Itaiaren indarkeria matxistaren aurkako taldeak prestatutako ekintzek segida izango dute otsailaren bukaera bitartean. Hilaren 23an futbolin txapelketa egingo dute Azpeitiko Haginpen, 20:30etik aurrera, eta otsailaren 24an borobilduko dituzte hil honetarako prestatutako ekintzak, egun osoko egitarauarekin.