Datorren astelehenean, apirilaren 29an, odol ateraldiak egingo dituzte Elkarguneko Herriko Plaza aretoan. Arratsaldez egingo dituzte ateraldiak, ohiko ordutegian; hau da, 16:30etik 20:30era bitartean. Odola eman nahi duten herritarrek edota informazio gehiago nahi dutenek 610 11 21 45 telefono zenbakira deitu behar dute.
Euskadiko Odol Emaileen elkartearen arabera, A+ eta O- odol taldeetako erreserba maila baxua da, eta talde horietako odolaren premia handia dagoela jakinarazi dute. Apirileko lehen ateraldian 88 odol poltsa bildu zituen elkarteak.