Zein da 'akolitto' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Erredakzioa 2024ko ots. 16a, 12:04

Maxixatzenek, herriko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Aurrekoan, 'barriñoie' hitzaren esanahia erakutsi zuen webgunean; oraingoan, 'akolitto' hitza aukeratu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Akolitto hitzak pertsona bat akolitoa edo eliz mutila dela esan nahi du. Adibidez, honako modu honetan erabil daiteke:

  • Azkoitiko hizkeran: "Parrokixen akolitto izendekue da mutil haure, makina bat urtin".
  • Euskara batuan: "Parrokian akolitoa izandakoa da mutil hura makina bat urtean".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide