Azkoitiko Udalak eman ditu jakitera Bizenta Mogel ipuin lehiaketako irabazleak: Iraitz Legarra Basterretxea markina-xemeindarrak irabazi du lehiaketaren berrogeita bigarren aldia, Lur arrotz ipuinarengatik. Bigarren saria, berriz, Marta Alberdi Urteaga azkoitiarrak jaso du, Erabakia lanari esker; eta higuarren saria Jon Joseba Aizpurua Antia zumaiarrarentzat da, San Temoren sua lanarengatik.
Guztira, 26 ipuin aurkeztu dituzte lehiaketara, eta Yolanda Larrañagak, Iñigo Ansorregik eta Juan Luis Zabalak osatu dute epaimahaia.
Legarrak zein Alberdik aurrez ere saria jaso dituzte Bizenta Mogel ipuin lehiaketan: Legarrak lehenengo saria jaso zuen 2016 eta 2017. urteetan; Alberdik, berriz, 2019an hirugarren saria jaso zuen, eta 2020an, bigarrena.
Hiru saridunek datorren ostiralean, hilaren 23an, jasoko dituzte sariak, 19:00etan udaletxean egingo duten ekitaldian. Udalak gogoratu du ekitaldia irekia dela, eta beraz, herritar guztiak daudela gonbidatuta.