Musika munduan, kirolean bezala, fitxaketak egoten dira. Teodoro Ruiz Iriarte Zumarragako musika bandak inoiz egin duen fitxaketa onena da: Azkoitian bizi den nafar honek 50 urte bete ditu bandan. Bere aurretik, Lander Zurdo eta Martin Begiristain herritarrek bakarrik egin dute balentria hori. Ruizek ehunka aldiz egin du Azkoitia-Zumarraga joan-etorria, bandarekin entseatzeko edo jotzeko. Igandean omenaldia egingo diote: bandak bere abesti kuttunak joko ditu.
Nafarrari, esker onez kontzertua Zelai Arizti aretoan izango da, 13:00etan. Bandak El chupinazo, El caserío, Ordizia, Amparito Roca, Katiuska, Honrando a Navarra, Aires vascos eta Adios muchachos obrak joko ditu.
Ruiz Nafarroako Kaseda herrian jaio zen 1947an. “Familia handi samar bateko semea nintzen eta musika asko gustatzen zitzaidan. Azkoitiko Afora fabrikan hasi nintzen musika munduan. Aitak fabrika eraikitzen lan egin zuen eta Txanbolin berarekin zebilen. Behin tronpeta txiki batekin ikusi ninduen eta errekinto bat oparitu zidan [mi bemolean afinatutako klarinetea]. 9 urte nituen. Instrumentu horrekin jarraitzen dut”.
Jarraitu irakurtzen Goierriko Hitzaren webgunean.