Plaza Ondo jubilatuen elkarteak urteko batzar orokorra egingo du datorren martxaoren 2an, larunbatez, Elkarguneko Oteiza aretoan, 17:00etan hasita. Bertan, iazko akta, ekintzak eta diru sarrerak eta irteerak onartuko dituzte, eta aurtengorako ekintzen, aurrekontuaren eta kuoten berri ere emango dute, horiek ere onartzeko asmoz. Amaieran, opariak zozkatuko dituzte hara joaten direnen artean.
Horrez gain, martxoaren 21erako irteera antolatu dute Doneztebera (Nafarroa) eta Donibane Garazira. Egun horretan, 08:00etan irtengo dira liburutegi ondotik, eta Donesteben bazkalduko dute, Santamaria jatetxean. Hara joan nahi duenak hilaren 27tik martxoaren 14ra bitartean eman ahal izango du izena, 42 eurotan. Hamarretakoa, berriz, norberak eraman beharko du, eta edaria elkartearen kontura izango da.