Urola Erdiko Etxebizitza Sindikatutik asanblada irekiak antolatu ditu Zestoan, Azpeitian eta Azkoitian; Azkoitian otsailaren 20an izango da, 18:00etan, Elkarguneko Oteiza aretoan.
Batzar horietan Etxebizitza Sindikatuaren jarduna azalduko dute eta etxebizitzaren arloan ezarritako azken murrizketak izango dituzte hizpide: "DBE (Diru sarrerak Bermatzeko Errenta) eta EPE laguntzetan izandako aldaketak azalduko ditugu asanbladetan, eta murrizketa sozial horiek betetzen dituzten funtzioen inguruan eztabaidatuko dugu".
Gaiaren inguruko kezka duen oro gonbidatu dute saioetan parte hartzera.
Honakoak dira Urola Erdiko Etxebizitza Sindikatuak deitu dituen asanblada irekiak:
- Zestoa: otsailak 17, larunbata. 11:00etan, Alondero aretoan.
- Azpeitia: otsailak 19, astelehena. 18:00etan, Esklabak Zentro Sozialistan.
- Azkoitia: otsailak 20, asteartea. 18:00etan, Elkarguneko Oteiza aretoan.