Azkoitia Gukaren zozketak

Go!azenen larunbateko ikuskizunetarako sarrerak zozkatuko ditu Maxixatzen Gukak

Erredakzioa

'Go!azen 10.0 Basakabitik mundura' ikuskizunak 16:00etan eta 18:30ean izango dira, Baztartxo antzokian. Maxixatzen Gukak udalak emandako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu bazkideen artean, emanaldi bakoitzerako bana.

Go!azen taldeak Go!azen 10.0 Basakabitik mundura ikuskizuna eskainiko du larunbatean Baztartxo antzokian. Bi emanaldi eskainiko dituzte, bata 16:00etan, eta bestea 18:30ean. Maxixatzen Gukak udalak emandako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu bazkideen artean, emanaldi bakoitzerako sarrera bikoitz bana.

Zozketan parte hartu nahi duten bazkideek osteguneko 12:00etara arteko epea izango dute. Zozketan parte hartzeko, honako lotura honetan eman daiteke izena, edota 943-56 01 64 telefonora deituta. Horrela egiten dutenek NA zenbakia eta zozketaren kodea tekleatu beharko dituzte. Kasu honetan, zozketaren kodea 40 da.

Irabazlea ostegunean jakinaraziko du Maxixatzen Gukak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide