Inauteriak 2024

'Burning man festibala' eta 'Hau den kuadrue' taldeek irabazi dute mozorro lehiaketa

Iraia Oteiza 2024ko ots. 11a, 09:30

Azkoitiko Udalak antolatutako mozorro lehiaketako epaimahaiak saridunak aukeratzen "lan zaila" izan zuela nabarmendu zuen, "ondo landutako mozorroak" ikusteko aukera izan zuelako.

Atzo, larunbata, egun handia izan zen Azkoitiko inauterietan, eta era guztietako mozorroak ikusteko aukera izan zen herriko kaleetan. Iluntzeko bederatzietan banatu zituen mozorro lehiaketetako sariak Azkoitiko Udalak. Aurreko urteetako partaide kopurua gainditu zuten lehiaketek: hamahiru taldek hartu zuten parte hamar lagunetik gorako lehiaketan, zortzi taldek talde txikietakoan, eta herriko bost tabernak tabernetakoan. Lehiaketaren epaimahaiak sarituak aukeratzeko "lan zaila" izan zuela nabarmendu zuen, "ondo landutako mozorroak ikusteko aukera izan zutelako".

Sari nagusiak Burning man festibala eta Hau den kuadrue taldeek jaso zituzten. Tabernei zuzendutako lehiaketan, berriz, Dean tabernak jaso zuen saria.

Sarituak

- Talde handietan:
1. saria:  Burning man festibala
2. saria: Ekarrikooooooooo?
3. saria: Kristalezko elur bola

- Talde txikietan:
1. saria: Hau den kuadrue
2. saria: William Wallace
3. saria: Estralurtarrak

- Ondoen apaindutako taberna: Dean

(Argazkiak: Azkoitiko Udala)

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide