Oihan Vega disko jartzailearen frontoiko emanaldiaren ostean, festarekin jarraitzeko aukera izan zuten 12 eta 17 urte bitarteko gazteek. Elkargunean jarraitu zuten karnabalak ospatzen Xabi Fest DJ azkoitiarraren doinuekin. Era guztietako mozorroak jantzita ibili ziren gazteak, mozorro lehiaketa ere egin baitzuten.
(Argazkiak: Azkoitiko Gazteria Zerbitzua)