Inauteriak 2024

Bertan behera geratu da ikastetxeetako umeen kalejira, eguraldiaren iragarpen txarra medio

Iraia Oteiza

Ikastetxeen inauterietako kalejira, iaz. (Mailo Oiarzabal)

Ikasleek norbere ikastetxe barruan egingo dute mozorro festa. Halaber, Oihan Vegaren dantzaldia Gurea pilotalekuan izango da.

Arratsalderako eguraldi txarra iragarrita dagoenez, ikastetxeek herriko kaleetan barrena egin behar zuten desfilea bertan behera uztea erabaki dute udalak eta ikastetxeek. Hori horrela, Xabier Munibe Ikastolako eta Floreaga Ikastetxeko ikasleek norbere ikastetxe barruan ospatuko dute mozorro festa. 17:00etatik aurrerako Oihan Vegaren disko festa ere lekuz aldatuko dute; Herriko plazan egin ordez, Gurea pilotalekuan egingo dute.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide