Beste aste batez Pasira egitasmoaren barruko ibilaldia egin dute gaur. Oraingoa, ordea, berezia izan da, ibilbide koloretsua egin baitute saioan parte hartu duten herritarrek. Ostegun Gizen eguna dela baliatuta, zenbait herritar mozorrotuta eta musikak lagunduta ibili dira herriko kaleetan zehar.
Bihar ere mozorroak izango dira nagusi herrian. Goizeko 11:00etan Bizipoz Eguneko Arreta Zerbitzuko erabiltzaileak mozorrotuko dira Plaza Ondo elkartearen egoitzan; arratsaldean, ikastetxeetako umeen kalejira eta dantzaldia izango dira herriko kaleetan barrena, 15:45etik aurrera; eta 21:30ean hasita, gazteentzat disko festa izango da Elkargunean.