Karnabalak ate joka dira herrian, eta udalak oholtza muntatu du plazan. Gainera, herritarrek eszenatoki berria estreinatuko dute inauterietan, udalaren arabera, aurrekoa "zaharkituta" geratu delako.
Hain zuzen, udalak jakinarazi du aurrerantzean alokatu egingo duela jaietarako jartzen duen agertokia, eta "beharraren araberako" oholtzak alokatuko ditu aldiro, "baliabideak aurrezteko asmoz".