23. Korrika ate joka dago, eta euskararen aldeko martxa antolatzeko eta lanak banatzeko herri batzordea osatu dute Azkoitian. Hain zuzen, batzorde horren bigarren hitzordua deitu dute biharko. Elkarguneko Altzibar gelan elkartuko dira 18:45ean, eta Korrikaren inguruko hainbat xehetasun zehaztuko dituzte han. Azkoitiko AEK-k herritarrei dei egin die bigarren batzorde horretan parte har dezaten.
Martxoaren 14tik 24ra ospatuko da 23. Korrika, Harro herri lelopean, Irundik (Gipuzkoa) Baionara. Azkoitira martxoaren 20an, asteazkena, iritsiko da, goizeko 05:26 inguruan. Azpeititik barna ailegatuko da oraingoan euskararen aldeko martxa, eta Elosutik irtengo da Bergararantz.