Asteburu gazi-gozoa Anaitasunaren talde nagusientzat

Ane Olaizola 2024ko ots. 4a, 13:41

Anaitasunaren eta Urdulizen arteko partida, atzo. (Anaitasuna)

Emakumeek Ugao taldea hartu zuten etxean, eta 3-1 nagusitu zen taldea; gizonek, berriz, Urdulizen aurka jokatu zuen, hango futbol zelaian, eta esku hutsik itzuli zen etxera.

Ligako partida bana jokatu zuten atzo arratsaldean Anaitasuna futbol klubeko talde nagusiek, eta emakumeena izan zen norgehiagokaren hiru puntuak lortu zituen taldea, etxean 3-1 nagusitu baitzen Ugaoren aurka; gizonek, berriz, Urdulizen aurka jokatu zuen, hango futbol zelaian, eta esku hutsik itzuli zen etxera.

Barquerok gidatzen duen taldea galtzen hasi zen Txerloian, Ugaok lehenengo minuturako sartu baitzuen aurreneko gola. Ordea, atsedenaldia iristerako Ane Juaristi markagailua berdintzea lortu zuen, Enarak egindako erdiraketa aprobetxatu eta baloia buruz sartuta. Jarraian izan zen Anaitasunaren bigarren gola ere, Azpik penaltiz sartuta. Partidaren bigarren zatian ere aise nagusitu zen Azkoitiko taldea, eta Mariak 80. minutuan sartutako golarekin berretsi zuen Anaitasunak garaipena. Taldeak bigarrenez jarraian irabazi zuen atzo, eta gaur-gaurkoz sailkapenaren 13. postuan da Anaitasua.

Gizonek, bestalde, Urdulizen aurka jokatu zuen Espainiako Hirugarren mailako neurketa, Bizkaiko udalerri horretan, eta ezin izan zuen taldea mendean hartu. Emakumeak ez bezala, Azkoitiko taldea irabazten hasi zen partida, 12. minutuan Oiarbidek sartutako golari esker, baina minutu gutxira Urdulizek markagailua berdindu zuen. Lehenengo zatia bukatzerako, gainera, bigarren gola sartu zuen Bizkaiko taldeak, eta gauza bera egin zuen bigarren zatia hasi eta gutxira. Partida amaitzerako, luzapeneko tartean, Markelek 3-2 jarri zuen markagailua, eta emaitza horrekin amaitu zen partida. Azkoitiko taldea sailkapeneko 15. postuan da.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide