Izarraizko Bira egingo dute otsailaren 24an, Gure txokoak ezagutzen egitasmoaren barruan

Ane Olaizola 2024ko ots. 3a, 12:32

Izarraizko Biraren zati bat. (Urola Turismoa)

Hogei kilometroko ibilbidea egingo dute mendizaleek, 08:00etan Balda plazan hasita. Ondoren, gainera, bazkaria egingo dute Añota sagardotegian, eta harako izena eman daiteke Lopetegi iturgintzan. 

Anaitasuna mendi bazkunak Izarraizko Bira egiteko irteera antolatu du otsailaren 24rako, Gure txokoak ezagutzen egitasmoaren barruan. Ohi bezala, Balda plazatik abiatuko dira mendizaleak ibilaldia egiteko, 08:00etan, eta horiek 900 metro positiboko desnibela duen hogei kilometroko ibilbidea egingo dute. 

Ondoren, gainera, bazkaria egingo dute Azpeitiko Añota sagardotegian. Autobusez egingo dute harako joan-etorria, eta itzultzeko autobusa 18:30ean izango da. Aurrez izena eman beharko da Lopetegi iturgintzan, eta autobusaren 10 euroak ordaindu beharko dira bertan. Bazkaria Añota sagardotegian bertan ordaindu beharko da. Izen-ematea gaurtik otsailaren 14ra egongo da zabalik.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide