Zein da 'esporta' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Erredakzioa 2024ko ots. 2a, 09:00

Maxixatzenek, herriko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Aurrekoan, 'lapratxa' hitzaren esanahia erakutsi zuen webgunean; oraingoan, 'esporta' hitza aukeratu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Esporta hitzak galtzerdi luzea esan nahi du. Adibidez, honako modu honetan erabil daiteke:

  • Azkoitiko hizkeran: "Esportak goraiño ixota jokatze zun beti".
  • Euskara batuan: "Galtzerdi luzeak goraino igota jokatzen zuen beti".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide