Martxoaren 3an, datorren hileko lehen igandean, egingo dute aurtengo Lilatoi lasterketa Donostian, eta Martxoaren 8aren bueltan emakumeei zuzenduta antolatzen den proban parte hartuko duten azkoitiarrek doako autobusa izango dute Azkoititik Donostiara joateko. Udaleko Berdintasun arloak antolatu du autobusa, eta zerbitzua erabili nahi dutenek otsailaren 23a baino lehen eman beharko dute izena Plaza Berri Sport-en (Ibai Ondo, 7).
Lasterketaren egunean, autobusa 08:15ean abiatuko da Xabier Munibe kaleko geralekutik, Aizkibel liburutegi ondotik. Donostiatik itzultzeko zerbitzurik ez du jarriko Azkoitiko Udalak.