Hilero azken ostiraletan egin duten bezala, atzo ere, Azkoitiko Sareren deiari erantzunez, dozenaka lagun bildu ziren 19:30ean plazan, euskal presoen eskubideak aldarrikatzeko. Etxera bidea gertu zioen pankartaren atzean orduerdiko elkarretaratzea egin zuten hara bertaratutakoak.
Elkarretaratzean urtarrilaren 13an Bilbon egin zen manifestazioaren balorazio positiboa egin dute, eta honek ematen dien "aurrera egiteko konfiantza eta bermea" azpimarratu dute. Bestalde, Jose Ramon Foruria eta Kandi Sagarzazu gogoratu nahi izan dituzte, urte luzez espetxeratuak izan zirenak. Urte hasieran zendu ziren biak, eta beraien oroitzapena eskaini eta "besarkada handi bat" luzatu diete haien senide eta hurbilekoei.