Fitur azokan izan dira Azkoitiko Udaleko eta Iraurgi Berritzeneko ordezkariak

Iraia Oteiza

Azkoitiko Udaleko eta Iraurgi Berritzeneko ordezkariak Manresako udal ordezkariekin batera. (Azkoitiko Udala)

Manresako udal ordezkariekin bildu dira azokan, Inaziotar Bidearen proiektuari jarraipena emateko asmoz.

Fitur azokan izan dira Azkoitiko Udaleko eta Iraurgi Berritzeneko ordezkariak. Eskualdeko eskaintza turistikoa sustatzeko helburuarekin bertaratu dira azokara, Euskadiko ordezkaritzaren barruan.

Manresako udal ordezkariekin bildu dira azokan, eta Inaziotar Bidearen proiektuari jarraipena emateko asmoa partekatu dute bi aldeek. Udal ordezkariek, gainera, Antonio Oteiza eskultorea bisitatzeko aukera izan dute.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide