Datorren astelehenean, urtarrilaren 29an, odol ateraldiak egingo dituzte Elkarguneko Herriko Plaza aretoan. Arratsaldez egingo dituzte ateraldiak, 16:30etik 20:30era bitartean. Odola eman nahi duten herritarrek edota informazio gehiago nahi dutenek 610 11 21 45 telefono zenbakira deitu behar dute.
Euskadiko Odol Emaileen elkartearen arabera, O+, O-, A+, A- eta B- odol taldeetako erreserba maila oso baxua da, eta talde horietako odolaren premia handia dagoela jakinarazi dute.