'El maestro que prometió el mar' eta 'Thabo y el caso del rinoceronte' filmak, asteburuko zine eskaintzan

Ane Olaizola

'El maestro que prometió el mar' filmaren irudi bat.

Larunbatean, igandean eta astelehenean eskainiko dute El maestro que prometió el mar filma, eta igandean, berriz, Thabo y el caso del rinoceronte.

Datorren asteburuan bi film eskainiko dituzte Baztartxo antzokian: batetik, El maestro que prometió el mar helduei zuzendutako filma ikusi ahal izango da larunbatean eta igandean 19:30ean, eta astelehenean, ikuslearen egunean, 20:00etan.

Bestalde, umeei zuzendutako Thabo y el caso del rinoceronte filma igandean emango dute, 17:00etan hasita.

Hona hemen bi filmen aurrerapen bideoak:

El maestro que prometió el mar: 

Thabo y el caso del rinoceronte:

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide