Bihar hasiko da 49. Atano III.a Buruz Buruzko Pilota Txapelketa

Ane Olaizola 2024ko urt. 23a, 10:13

Iazko txapelketako finalistak.

Oteiza pilota elkarteak jakinarazi duenez, aurten 75 pilotarik parte hartuko dute txapelketan, sei mailatan banatuta. Partida guztiak Gurea pilotalekuan jokatuko dituzte.

Oteiza pilota elkarteak 49. Atano III.a Buruz Buruzko Pilota Txapelketa antolatu du, eta aste honetan hasiko dituzte partidak. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, aurten 75 pilotarik parte hartuko dute txapelketan, sei mailatan banatuta: aurrebenjaminak, benjaminen bi maila eta alebinen beste bi maila. Partida guztiak Gurea pilotalekuan jokatuko dituzte, bihar hasita.

Aste honetan jokatuko dituzten txapelketako pilota partidak honakoak dira:

Asteazkena, urtarrilak 24. 17:15etik aurrera.

  • Benjaminak A:
    Luken Osinalde-Mikel Rodriguez
    Lur Juaristi-Beñat Andola
    Adur Arzamendi-Enaitz Santos
    Marat Aramendi-Oihan Campos
  • Alebinak B:
    Jurgi Subinas-Xabier Hernandez
    Aitzol Garate-Adur Huerta

Osteguna, urtarrilak 25. 17:15etik aurrera.

  • Benjaminak B:
    Haize Aramendi-Eritz Zabaleta
    Aiur Romero-Intza Orozko
    Naia Astigarraga-Aner Zabaleta
    Amets Lete-Eki Elorza

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide