Jenny Caleroren Born to dance dantza akademiako ikasleek Baztartxo antzokia bete zuten atzo arratsaldeko emanaldian. 19:00etan hasita, haurrek zein helduek, areto dantzak eta musikal, funky nahiz performance erako dantzak egin zituzten oholtza gainean. Giro bikaina sortu zen emanaldia ikustera bertaratu ziren herritarren eta dantzarien artean.