Zein da 'ganbelie' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Erredakzioa 2024ko urt. 19a, 11:00

Maxixatzenek, herriko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Aurrekoan, 'lustrie' hitzaren esanahia erakutsi zuen webgunean; oraingoan, 'ganbelie' hitza aukeratu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Ganbelie hitza erabili ohi da burua esateko.

Honela erabili ohi da:

  • Azkoitiko hizkeran: "Hi ganbelatik ondo al hao?".
  • Euskara batuan: "Hi burutik ondo al hago?".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide